Sobre nosotros

Somos FORO BILBAO

Foro Bilbao Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu-enpresen elkarteen Konfederazioa da.

Bilkuraren erronka beharrezko foroetan esku-hartzea eta instituzioekin elkarlanean aritzea da, merkataritzaren ahotsa kontutan izan dadin sektorearekin lotutako erabakiak hartzean.

Foro Bilbao

Fomentamos la compra local.

Apoyamos al pequeño comercio.

Comercios
Clientes
Sectores

Foro Bilbao ondoren aipatzen diren HELBURU zehatzekin sortu zen:

  • Bere kide guztien interes ekonomiko eta profesionalen ordezkaritza, defentsa, sustapena eta difusioa.
  • Hiri/herri marketinarekin eta Bilbokoko merkataritzaren irudiarekin zerikusia duen ororen garapena.
  • Merkataritzarekin lotura duten hirigintza planen azterketa, garapena eta egikaritza.
  • Elkarteen bidez, herri merkataritzako bezeroen beharrak jaso eta beren itxaropen eta nahiak betetzeko lan egin.
  • Herritarrak, merkataritzaren garrantziaz ohar daitezen lan egin. Tokiko ekonomiaren merkataritzan erosketak eginaz ingurugiro, ekonomia eta gizarte iraunkortasuna bultzatzen delarik eta ondarearen banaketa justuagoa egiten delarik.
  • Herri merkataritzaren kalitate irudia transmititu.
  • Sektorearen modernizazioaren alde lan egin, kudeaketa errazten duten tresnen bidez, eredugarriak diren merkatariak animatuz eta burutu beharreko ekintzetan lagunduaz, eta gainontzekoak egunetik egunera lehiakorragoak izatea dela bidea kontzientziatuz.